Maila guztiak

LEHEN HEZKUNTZA

Zure seme-alabei etxerako lanak egiten lagunduko diegu.

DBH

Klasean ikasitakoa birpasatuko dugu ondo finkatzeko.

BATXILERGOA

Zure azterketak eta hautaproba gainditzeko ondo prestatuko zaitugu.

ZIKLOAK

Erdi-Mailako edo Goi-Mailako Heziketa-Zikloa ikasten ari bazara edo Sarbide Proba prestatu nahi baduzu, lortzen lagunduko dizugu.

ESKOLA PARTIKULARRAK

Azterketa garaietan laguntza berezia ematen dugu, aparteko errefortzu bat behar duten ikasleentzat edo klasean ondo joaten direnentzat noizean behingo laguntza behar dutenean.

Ikasgai guztiak

ZIENTZIAK

Matematika, fisika, kimika, biologia, marrazketa teknikoa, informatika…

HIZKUNTZAK
  •   Euskera: maila guztiak. Zure seme-alabekin edo bilobekin hobeto komunikatzen lagunduko dizugu, etxerako lanekin lagun diezaiezun.
  •   Ingelesa: maila guztiak. Bidaiatu, filmak eta sailak jatorrizko bertsioan ikusi edo zure gustukoen taldeen abestiak ulertu nahi badituzu, guk lagunduko dizugu.
  •   Frantsesa: oinarrizko maila.
  • Bai gazteentzat eta baita helduentzat ere.
  • Azterketa ofizialen prestakuntza.
  • Itzulpenak: zure testuak euskerara edo ingelesera itzultzeko aintzakotzat har gaitzakezu.
Beste ikasgaiekin ere lagunduko dizugu.

Irakasleak

Gure profesionalak esperientzia eta gogo handiak dituzte.
Klaseak ikasle bakoitzari egokitzen dizkiogu.

Talde txikiak

6 ikasle gehienez klase bakoitzean.

BESTE EKINTZA BATZUK

Ikasteaz gain, gozatzera ere etor zaitezke Badakit akademiara.


LOKALA ERRESERBA EZAZU
  • Zure urtebetetzeak, janariak edo ospakizunak lagunekin gozatzeko.
  • Klaseko ikaskideekin lanak egiteko.
  • Bilerak egiteko.
  • Ikastaroak.

UDAKO IKASTAROAK

Zure seme-alabek oporretan ikasten jarraitzeko ondo pasatzen duten bitartean.


EKINTZA BEREZIAK

Informatu gure ikastaro berezi eta beste ekintza batzuei buruz gure Facebook eta Instagrameko sare sozialetan.

Gure instalazioak

Gure akademia aurkezten dizugu. Etor zaitez bisitatzera!

Badakit akademia

Gure akademia Urdulizeko metroaren ondoan eta autobus-geltokiaren hurbil dago. Ikasgela handiak eta argitsuak dauzkagu, beharrezko material didaktiko guztiarekin. Mikrouhin-labe bat eta hozkailu bat ere badauzkagu ekitaldi bereziak gurekin ospa ditzazun. Gertuko akademia bat gara, beti aitak eta amak hartzeko prest. Gure irakasleak ikasle bakoitzaren beharrei eta ikasgai-zerrendari moldatzen dira, oinarriak finkatuz eta kuriositatea eta jakin-mina ikasleengan sortuz. Horrela, haien banako garapena, sormena eta iniziatiba sustatuz, klaseak ahalik eta gehien aprobetxa ditzakete. Gainera, aztertzeko gaitasuna eta lan egiteko eta ikasteko erantzukizuna garatzen ikasiko dute, haien kabuz baliatzeko eta haien etorkizunerako prest egon daitezen, beste pertsonen eta ingurumenaren errespetutik beti.